Install this theme

Posts tagged: euskal herria

El espaldarazo de Urkullu y Beltrán de Heredia a la Ertzaintza, la misma policía que ha encubierto con la ley del silencio su responsabilidad manifiesta en la muerte de Iñigo Cabacas, resulta extremadamente preocupante. Ese apoyo explícito refleja la sumisión de Ajuria Enea a Madrid en asuntos de considerable magnitud política. Que se sigan produciendo detenciones, año y medio después del anuncio de ETA de abandonar la actividad armada, es un escándalo. Que el PNV, en vez de poner en cuestión esas detenciones, las aplauda, no tiene nombre.
Joxerra Bustillo, Azogeak blogean
… eusko gogoa armez ta indarrez
ezin il leike iñola
Gernika erre ziguten baña
zutik daukagu arbola.
Basarri

1937-04-26 Gernika basakeriaz suntsitu ziguten. Ez dezagun sekula ahaz.

Basarrik bertso hunkigarrietan islatu zuen euskal gogoaren negar eta amorrua. Gero Joseba Tapiak musikatu eta Sebastian Lizaso bertsolariaren ahotsean argitaratu zuen “Agur Intxorta Maite” diskan.

Kortatu - Gernika 37-87 (by kunkeiro69)

Espainiako printzeak euskarazko esaldi bat esan behar eta lotsagarri. Hau da hau, espainiar agintetik euskaldunok jaso dezakeguna.

2002ko otsailaren 20koa izan zen Egunkariaren azken alea. #Egunkaria10urte

2002ko otsailaren 20koa izan zen Egunkariaren azken alea. #Egunkaria10urte

Euskalduntzeko dugun tresna garrantzitsuena eskola da, eta zoritxarrez, ume batentzat eskola da munduko gauzarik aspergarriena. Handik ateratzean, kalean, oxigenoa erdarekin kausitzen du.
Ttittika Rekalt, @argia -n
Pastoralaren forma oso konplikatu eta murriztailea da. Forma horrek, Frantziaren historiako heroiekin edo pertsonaia elizkoiekin gertatzen zen bezala, euskal sujetak onak eta txarrak, kristauak eta turkoak, binomioetara makurtu ditu, eta euskaldun guztiak onak bezala agertuak izan dira beti. Horrek deseroso sentiarazten nau. Edozein pertsona ez da ona edo txarra eta kito.
Ttittika Rekalt, @argia -n
Oiartzunera iritsi nintzenean, alta, “Little Ipar-Amerika” iruditu zitzaidan hau. Harrituta nengoen jendea zein kontsumista zen ikusita. Guk lasterka, mendira edo bizikletan ibiltzera joateko jogging zahar bat eta kamiseta zulatu bat jantzi eta aitzina. Baina hemen ez, arropa bat bada bide gorrian ibiltzeko, beste bat mendira joateko, eskiatzeko beste bat… Oso kontsumista da jendea, eta harrituta nago mundu kontsumista horrek bere burua ezker abertzalean kokatzen duelako.
Ttittika Rekalt, @argia -n
Hegoaldean ez dute onartu nahi Zuberoa berdea izateaz gain iluna ere badela, euskara galtzen ari dela, ez dela uste duten bezainbeste abesten, pastoralak iruzur kulturala direla kasik, bertan parte hartzen duten erdiari baino gehiagori bost axola zaiela Euskal Herria eta euskara…
Ttittika Rekalt @argia -n
Subiranotasunik gabeko estatutuak ederki ase zuen botereaz gozatzeko amorratzen zeudenen irrika eta Madrilek ongi kontrolaturiko gestio administratibo hutsarekin etsi zuten.