Posts tagged: administrazioa
Irakurri berri dut the oil crash blogean Catalunyako Govern-ek atera berri duela jendearen informaziorako Pla de l’Energia i Canvi Climà tic de Catalunya 2012-2020 izeneko behin-behineko dokumentua. Euskal administrazioek antzekorik duten badaki inork? Zeren, nire ustez, ezinbestekoa baita ahal danik azkarren gai honi heltzea Euskal Herrian ere.
Espainian (eta Hego Euskal Herritarrok espainiar gara afera honi dagokionez) aizkorakada handia emango ei diote enpleguari maila guztietako administrazioek M-22ko hauteskundeen ondoren: langile ez-finkoak, beteko ez diren jubilatuen lanpostuak, beteko ez diren gaixotasun-bajak,… Administrazioak porrot eginda daude.
#MarcVidal -ek sarri esan duen bezala, badirudi hauxe dela ezarri nahi diguten etorkizuna: gutxik lan asko eta soldata eskasa, askok batere lanik ez eta administrazioaren eskupekoak “mendira jo” ez dezagun, gizarte zerbitzuak eskastu eta zergak ikaragarri handitu.
On egin
#iturri -ren tweet batean ikusia